
​ELEKTRIZITATEA
eta
ZIRKUITU ELEKTRIKOAK



GIDA DIDAKTIKOA
SARRERA
Izenburua; Elektrizitatea.
Etapa eta zikloa: D.B.H.-ko 1. maila.
Arloa: Teknologiak.
Webquest hau D.B.H.-ko 1. mailan kokatuko genuke, Teknologiak arloan eta zehazki Elektrizitate gaia lantzeko aproposa. Gai hau era "tradizionalean" landu izan dugu eta era berri hau egokia iruditu zaigu lan egiteko, bai irakaslearentzat, bai ikasleentzat. Azken finean, W.Q. bat ikasleek burutzen dituzten ikerketa-jarduerak dira, informazio iturri gisa web-a erabiliz. Modu praktikoago honetan, hobeto barneratuko dute beraiekin partekatu nahi ditugun ideiak eta oinarrizko konpetentziak garatzen lagunduko die, hala nola:
- Ikasten ikastea.
- Taldean lan egiten ikastea.
- Komunikatzen ikastea.
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzea.
- Gizarterako eta hirirtartasunerako konpetentzia.
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
- ...
METODOLOGIA
Metodologiari dagokionez, proiektuka lan egiten dutenez, -action learning- ikasleak ohituta daude taldeka -binaka, hirunaka- lan egiten eta horrek ez die arazorik sortu. Taldeak irakasleak egitea erabaki ditu, orekatuak izan daitezen.
IKT baliabide desberdinak erabili dituzte: Web orriak, bideoak, Sites-a, Wiki-a, Google-Docs-a eta talde osoaren Blog-a azkenik. Azkenean pultsu-kontrola izeneko jokua eraiki dute.
Horrela, errealiatean hain gertu dugun elektrizitate gaia ardatz hartuta, hau da, errealitatetik abiatuz, hainbat motatako informazioa aztertzera bultzatu ditugu ikasleak, eta baita beraien kabuz ikerketa egitera ere, gaian sakonduz. Taldeka lan eginez, datuak aztertu eta emaitzak lortu dituzte. Hasieran korronte elektrikotik hasita, bidaia luze batean ibili dira: zirkuitu elektrikoak, osagaiak, ezaugarriak eta azkenik oinarrizko zirkuitu elektriko mota sinpleetara helduz. Bukaeran, guzti horren aplikazio praktiko bat egin dute, zirkuitu serie sinple baten eraikuntza eta aplikazioa, hots, pultsu-kontrola.
DENBORALIZAZIOA
Denboralizazioari dagokionez, Teknologiak bi ordu/astean dituenez, denboralizazioari dagokionez, hilabete bat kalkulatu dugu. Halere, hasiera batean, behintzat, malguak izan beharko gara.
Ikasleak ikasketa prozesu osoaren protagonistak izan diren bezala, irakaslearen funtzioa nagusiki bidelagunarena izan da, lanaren gidaria, baina inoiz ez edukinen transmisio zuzena egiten duena.
EBALUAZIOA
Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ebaluazioa eta irakaslearena egiten saiatu gara.
ONDORIOAK
Ondorioetan, aldiz, ikasleak gogoeta egitera bultzatu ditugu eta sakontzera bultzatzeaz aparte, ohartarazi diegu elektrizitateak gaur egun gure bizitzetan duen garrantzia, eta bera gabe ezin genukeela ezer egin konturatzeko. Horretaz aparte, irakasle eta ikasleen ebaluzio eta gogoetak beharrezkoak izango dira W.Q.-a hobetzen joateko, kontuan hartuta gainera, hasiiera batean gaudela, eta jasotzen ditugun feedback guztiak lagungarriak izango dira hobekuntza proposamenak kontuan hartzeko eta txertatzen joateko.
BIBLIOGRAFIA:
. MartÃn, Luis; Carrascal, alberto; Toledo, Luis Carlos, GarcÃa, Juan José. Teknologiak I. SM Argitaletxea.
. Moreno Marquez, Jesus; Rodriguez Lopez, Jose Antonio. TEknologia 2.maila. Oxford Argitaletxea.
WEB ORRIALDEEN ETA BIDEOEN HELBIDEAK:
- KORRONTE ELEKTRIKOA
http://es.wikipedia.org/wiki/Corriente_el%C3%A9ctrica
https://sites.google.com/site/tecnorlopez32/tema4-electricidad/01-conceptos-basicos
http://es.slideshare.net/3esommdelaiglesia/tema-1-de-tecnologa-de-3-eso-la-electricidad
- KORRONTE ZUZENA ETA ALTERNOA:
http://www.edenorchicos.com.ar/edenorchicos/jsp/flash/acdc.swf
https://sites.google.com/site/tecnorlopez32/tema4-electricidad/04-corriente-alterna
- ZIRKUITU ELEKTRIKOA
http://teknologiadbh.wikispaces.com/Zirkuitu+elektrikoak
https://www.youtube.com/watch?v=xzcE6r__2d0
HIDRAULIKAREKIN SIMILA:
http://ksukun.blogspot.com.es/2011/09/zirkuitu-elektrikoak-azaltzeko.html?view=mosaic
SIMULAGAILUAK:
http://www.yenka.com/en/Free_Yenka_home_licences/
http://www.crocodile-clips.com/es/Home/
- ZIRKUITU ELEKTRIKOAREN OSAGAIAK:
http://teknologiaroman.blogspot.com.es/
https://assaikastola.wikispaces.com/file/view/OSAGAI+ELEKTRIKOAK.pdf
- ESKEMA ELEKTRIKOA:
http://es.scribd.com/doc/2057285/Korronte-elektrikoa#scribd
http://scratch.mit.edu/projects/2375104/
- EROALEAK eta ISOLATZAILEAK:
https://sites.google.com/site/aguirreander/eroaleaketaisolatzaileak
http://es.scribd.com/doc/2057285/Korronte-elektrikoa#scribd
- ZIRKUITU IREKIA eta ITXIA:
https://assaikastola.wikispaces.com/file/view/Korronte+Elektrikoa.pdf
https://www.youtube.com/watch?v=As3ipRHm0k0
- ZIRKUITU SERIE, PARALELO eta MISTOA
http://ksukun.blogspot.com.es/2012/02/zirkuitu-elektrikoak-errepasatzeko.html?view=magazine
https://sites.google.com/site/tecnorlopez32/tema4-electricidad/02-circuitos-electricos
- PULTSU-KONTROLA JOKUA
http://elblogdelprofesordetecnologia.blogspot.com.es/2010/04/prueba-tu-pulso.html
http://misproyectosdetecnologia.blogspot.com.es/2008/04/juego-de-pulso.html