top of page

2.GELA/TALDE DINAMIKAK


Jarduerak esanguratsuak eta funtzionalak, hots, ikasleen errealitatearekin lotuta egon behar du.


Talde txikitan (2-15) oinarritutako ikasketak abantailak eta desabantailak ditu:


+: Lehiakortasuna, motibazioa, sormena, kooperazioa, elkarrizketa, autonomia, autoezagupena, autoestimua argudiaketa,eztabaida, erlazioak deskubritzea, komunikazio trebetasunak garatzea, ikuspuntu desberdinak aztertzea eta pentsamendu kritikoa bultzatzen den bezala,


-: Konfrontazio eta gatazka egoerak areagotzen dira, eta produktibitate txikia egongo da talde-lanera ohituta ez dauden taldeetan.


EDUKIA eta PROZESUA: orain arte edukiari -materiari- garrantzia eman diogun bezala, PROZESUA ere kontuan izan behar dugu: inguruak, giroak, kohesioak, arauak, pertsonen arteko harremanak, antolakuntza...


TALDE ERAGINKORREN EZAUGARRIAK: giro lasaia, eztabaidak daude eta ikuspegi desberdinak aztertzen dira, ikasleak lanean inplikatuta daude, libre sentitzen dira beren ideiak adierazteko, erabakiak "por consenso" hartzen dira, funtsezkoa ez da nork kontrolatzen duen, baizik eta ekintza aurrera eramatea.



Irakasleak taldeka irakatsi nahi badu, kontuan izan behar du: denbora, giroa, taldearen tamaina/konposizioa, partaidetza, komunikazioa, arauak, jarduerak, kohesioa...


Askotan "Expectativa de Papel" ematen da, hots, ikasle batek paper edo rol bat hartzen du eta ezin da hortik atera. Egoera horrek ez dio laguntzen bere garapenean. Irakasleak lagundu behar du ikasleak rok konkretu bat hartu ez dezan eta "paper" desberdinak izan ditzan testuinguru eta egoeraren arabera.


Rol POSITIBOAK eta NEGATIBOAK daude:

+: Liderra, Moderatzailea, Orientatzailea eta "Expertoa".

-: Kritikoa, "Paralizador", Pesimista, "Jovial" eta "Oponente Sistemático"-a.



Nola sortu taldeak?


- Ikasleen iniziatibaz: taldekatze librea edo/eta murrizketekin.

- Irakaslearen iniziatibaz: "a dedo", "test soziometriko"aren bidez, "aleatorioki", etekinen arabera...

- Erdibideko metodoak: gai zehatz batzuekiko interesarengatik eta talde koordinatzaileen aukeraketagatik.


KOOPERAZIOA: prozesu aktiboa, testuinguru errealetan ematen da, soziala, dimentsio afektiboak eta subjektiboak kontuan hartzen ditu, ikasleak ezberdinak dira, eta...

1. Elkarreragina dago, ikasleek bata besteari beren ideiak azaltzen dizkiote.

2. Elkarmenpekotasun positiboa: ikasleak konturatzen dira arrakasta izateko, beste kideek ere arrakasta izan behar dutela.

3. Ardura indibiduala: ikasle bakoitzak lanak egiteko ardura izan behar du eta beste kideei laguntzea .


IRAKASTE METODOAK:

1. IKASGAI MAGISTRALA: Irakasleak edukinak azaltzen eta transmititzen ditu, bera da "autoritate zientifikoa"; metodo tradizionala da.

2. KASUEN AZTERKETA: Kasu real edo simulatu baten azterketan datza. Kasuaren aurkezpena, analisia eta ondorioak lortzen dira azkenik (Harvard).

3. ARAZOEN EBAZPENA-ABP edo PBL-: arazoen ebazpenean datza, formula edo prozedura desberdinak erabiliz eta emaitzak interpretatuz. Arazoa ezagututa, analisia egiten da, prozedura aplikatzen da eta emaitza interpretatzen da.

4. PROIKTUEN METODOA: proiektuak arazo erreal bat planteatzen duen prozesu bat da: lehenengo informazioa bildu, planifikatu, egin eta azkenik ebaluatzea.

5. IKASTE KOOPERATIBOA: Ikaste esanguratsuak lortzen dira, taldeak helburu bera du. Kooperazioak lehentasuna du lehiakortasunaren aurrean.

6. IKASTE KONTRATUA: Ikaste autonomoa bultzatzen da. Kontratuaren bidez, ikaslea ikaste batera konprometitzen da eta irakasleak horren jarraipena egiten du. Inplikazio handia eskatzen du.

Featured Review
Tag Cloud
No hay tags aún.
bottom of page