1. IKASLEEN AUTONOMIA/AUTOERREGULAZIOA
- mirenochoadebaqued
- 21 mar 2015
- 1 Min. de lectura
![handbook-of-self-regulation[1].jpg](https://static.wixstatic.com/media/feb8bf_3048d180720844cab224c70df33c88cc.jpg/v1/fill/w_235,h_400,al_c,q_80,enc_avif,quality_auto/feb8bf_3048d180720844cab224c70df33c88cc.jpg)
Ikasle autonomoak garatu behar ditugu, bizitzan zehar ikasten jarraitu dezaten.
Ikasten ikasteko konpetentzia, ikaste esanguratsuarekin bat dator.
AUTOERREGULAZIOA: prozesu honen bidez, ikasleak bere ikaste helburuak finkatzen ditu eta bere kognizioak, motibazioak eta portaerak ezagutzen, kontrolatzen eta erregulatzen saiatuko da.
Autoerregulazio prozesuan bost elementu nagusi daude:
1. Ikasten duen subjektua: Zer da niretzako ikastea?
2. Egin beharreko jarduera: Zeintzuk dira helburuak?
3. Erabiliko diren estrategiak: Zein da modurik egokiena hau ikasteko?
4. Ikasketa prozesuaren erregulazio eta kontrola: Zer egingo dut lehenengo?
5. Autokontzientzia emozionala: Nola esan dezaket sentitzen dudana?
Horrela ikaslea:
- Bere helburuak zehazteko gai da.
- Bere gaitasunak eta ezagutzak ezagutzen ditu.
- Bere emozioak kontrolatzeko gai da.
- Automotibatzeko gai da, gogor lan egiteko.
- Giro egokia sortzen du.
Eta irakaslea:
- Ozenki pentsatzen du arazo baten soluzioa ikasleekin partekatzeko.
- Ikasleei galderak egitera bultzatzen die.
- Ikasleek ekoiztutako material desberdinak aztertzen ditu.
Ebaluazioari dagokionez:
Auto-informe galdeketak erabiltzen dira, eta baita "Think Aloud "protokoloa, behaketa neurriak eta jardueretan akatsak detektatzeko metodoak.
Kommentarer