5. IRAKASLEAREN ROLA
- mirenochoadebaqued
- 1 may 2013
- 2 Min. de lectura

Irakasle lanaren ezaugarriak definitzeko, irakaslea hausnarketa eta debate kolektiboan inplikatu behar da.
Ikasleak bere ikaskuntza modu aktiboan egiten du: galderak egin, informazioa aukritu, akatsak egin...
Ikasleak gaitasun kognitibo, fisiko, sozial eta afektiboak ditu.
Ikasketa ikasleen dauzkaten ideia eta esperientzien gainean eraikitzen da, dakienetik abiatuta.
Materiala ikasleen gaitasunetara egokitu behar da.
Ezagutza funtzionalak, eguneroko egoeratan erabiltzeko.
Ikasketa sakona sortzen da interesa eta motibazioa dagoenean.
Ikasleak modu autonomoan ikasteko gai dira (autoerregulazioa).
Ikaskuntza jarduera interpertsonala da: ikasle-ikasle eta irakasle-ikasle.
Taldekideek eginkizun bat elkarrekin betetzen dutenean, gaitasun sozial, kognitibo, afektibo eta emozionala garatzen dituzte.
Taldearen babesa dutenez, erronka konplexuagoak hartzen dituzte eta motibazioa handitzen da.
Garatzen dituzten gaitasunak - debatea, argumentazioa, entzuketa aktiboa, enpatia- beharrezkoak dira lan munduan beste batzuekin lan egiteko eta eguneroko bizitzan hiritar bezala errespetuan bizitzeko.
Temarioak murriztu behar dira oinarrizko nukleoraino, eta funtzionalak izan.
Konpetentzia global bat baloratu behar da, gaitasun kognitiboak, jarrea, esfortzua eta prozedurak kontuan hartzen dituena.
Konpetentzia generikoetan jarri behar da arreta: analisia, erabakiak hartzea, talde-lana... eta ez irakasgai konkretu bateko helburuetan.
Lekzio magistraletik Metodologia Aktiboetara salto eginez.
Ikerkuntza ikuspegia berreskuratu behar da, hipotesiak, galderak, bilaketa, antolaketa, erabilpena...
Aniztasuna eta pluraltasuna kontuan izan, talde txikiak, eztabaida taldeak, tailerrak, mintegiak... sortuz.
Kooperazioa, non negoziazioa, ardura elkarbanatua, esfortzu bateratua beharrezkoak diren.
Elkarrizketa eta negoziazio giroa sortzea ikasle eta irakaslearen artean.
IRAKASLEAREN ROLA: lana taldeka antolatu, materiala ekarri, informazioa eta adibideak eskaini, arazoak planteatu, ikasleak estimulatu.
IKASLEAREN ROLA: lana planifikatu, materiala kontsultatu, esploratu, esperientziak partekatu, akatsak zuzendu...
Ebaluazioa jarraia, globalagoa, pertsonalizatua; gaitasun kgonitiboak, trebezia eta jarrerak kontuan hartzen dituena. Transbertsala, beste materietako irakasleekin partekatua.
ZER? eta NOLA? Irakasleak ziurtatu behar du ikasle guztiek dakitela zer egin behar duten eta lagunduko die estrategia aukeratzen.
Irakaslea begirale hutsa izan ordez, gelan zehar ibil daiteke motibatzen, iradokitzen eta estrategiak birzuzentzen. Gainera, hausnartzen eta arrazoitzen lagundu dezake.
Elkarrizketa eta hausnarketa bultzatu behar da, emaitzak forgatuz eta ikasitako orokortzeko eta beste egoera batean aplikatzeko.
Comments