top of page

3. INDAGAZIOA


Gai baten inguruko ikerketa bat egitean datza. Horretarako ikasleak INDAGAZIOA edo IKERKUNTZA erabiliko ditu.

Bi jarduera nagusi dituzte irakasleak eta ikasleak:

1. Gaiaren inguruan IDEIEN EKAITZA bat egitea.

2. GALDERAK SORTZEA.


!. Ardatz tematikoa aukeratzeko, ikasleen interesa eta baliabideen disponibilitatea izan behar dira kontuan. Aukeraketa irakasle batek, irakasle taldeak edo irakasle/ikasleen artean egin daiteke.


Ardatz tematikoak:

- Ikasleen garapenera egokitua egon behar du.

- Familiarra edo ezaguna izan behar da.

- Interes desberdinei erantzuten diena.

- Baliabideetan aberatsa.

- Mundua ulertzeko balio duena.

- Diziplinartekoa.

- Ikasleen interesekin lotuta.

- Esplorazioa eta indagazioa bultzatzen duena.


Irakaslearen zeregina:

- Aurrezagutzak kontuan izan, ez errazegia, ez zailegia.

- Ikasleen interes eta gaitasunetan pentsatzea.

- Material eta baliabideak bilatu eta ikasleek material gehiago bilatzea.

- Ikasleak parte hartzea bultzatzea.

- Ikasleei ardurak ematea.


Ikaslearen zeregina:

- Ideien ekaitza: ideiak kategorietan sailkatzea.

- Galderak egitea: irakasleak galderak egitea edo ikasleei egiten uztea. Galdera hainbat mota daude. Egin ondoren gorde egiten ditugu bere balorazioa egiteko.

- Baliabideak bilatzea.

- Indizioak bilatzea.

- Datuak erregistratzea eta ordenatzea.

- Emaitzak laburtzea eta aurkeztea.


IKERKETA EREDUA TESTUINGURU CURRICULARREAN prozesuaren atalak dira:

1. Ezagutzatik eraiki: gaia aukeratu.

2. Indagaziozko galderak aurkitzeko denbora nahikoa hartu: ikuspuntu desberdinak aztertu.

3. Ikuspuntu ezberdinak eskuratu: galderak aukeratu eta ikerketarako plana zehaztu.

4. Denbora barneratzeko: gogoeta egiteko.

5. Ikasitakoa besteekin partekatu: aurkezpen informalak (mapa kontzeptuala) edo formalak (ahozko aurkezpenak).

6. Indagazio berriak planifikatu: galdera berriak planifikatu.

7. Ekintza erreflexiboa hasi: bigarren pausora goaz, ziklikoa da.





















Featured Review
Tag Cloud
No hay tags aún.
bottom of page